• 14
    AZA
    "Euskaraz bizi nahi dugu" ekimena antolatu du Goierriko EHEk larunbaterako
    Beasaingo Euskaraz Bizi eguna ospatu zuten martxoaren 3an.

    Araba, Bizkai eta Gipuzkoako euskararen legearen urteurrenaren eta Kontseiluak abenduaren 1ean eginen duen manifestazioaren testuinguruan kokatu dute ekimena. Azaroaren 17an izanen da Beasainen (Gipuzkoa), eta trikibertsopoteoa, afaria eta kontzertuak antolatu dituzte.

    Goierriko EHEren oharra:

    Abenduaren 1ean ‘Euskaraz bizi nahi dugu!’ lelopean Donostian ospatuko den manifestazioaren harira, Goierriko EHEko kideok lelo bera izango duen ekimena ospatuko dugu azaroaren 17an. Izan ere, Araba, Bizkai eta Gipukoako Euskararen Legeak 30 urte luze beteko baditu ere, oraindik, gogoz kontra, okindegi, kiosko edo funtzionario publikoen aurrean gazteleraz jardun behar izaten dugu maiz. Lotsak alde batera utzi eta euskaraz bizi nahi dugula ozen aldarrikatzea dagokigu, euskara ez ezik, euskaldunok ere normalizatuko bagara!

    Beasainen ospatuko da aipatutako ekimena. Hona hemen egitaraua:
    19:00etan TRIKIBERTSOPOTEOA, plaza azpitik abiatuta.
    21:00etan AFARIA Pergolatako frontoian (otartekoak izango dira salgai, 3,5 eta 4 euro artean).
    23:00etan KONTZERTUAK frontoian bertan: Bolkete eta Sutan taldeak.
    Edariak bertan izango dira salgai!

    Honenbestez, euskaraz bizi nahi duzuen orori dei egiten dizuegu bertan parte har dezazuen. Izan, egin eta eragin dezagun Euskal Herri euskaldunaren bidean!

     

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.